XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, okerra porrotaren seinale izan beharrean, ikasprozesuko pausu beharrezko eta onuratsua gerta bait daiteke ikaslearen nahiz irakaslearen aldetik.

Liburua zortzi kapitulutan banatuta dago, bakoitza laburpen egoki batekin bukatzen delarik.

Lehenengoan, Hutsegitea: jarrerak eta printzipioak jorratzen da.

Bigarrenean, berriz, irakaskuntzaren psikologia.

Hirugarrenean, hutsegiteen kausak.

Laugarrenean, okerrak mintzamen eta entzumenean, idazmenekoak hurrengorako utziz.

Seigarrenak okerrak aztertzeko teknikak proposatzen ditu.

Zazpigarrenean okerrak eta komunikazioa binomioa aztertzen da.

Azken kapituluak, aldiz, guztiaren laburpena dakar.

Bukatzeko, bibliografia orokorra eta sailkatuaz gain, hiztegi linguistiko ona ere eskaintzen zaigu.

Liburua guztiz gomendagarria da gai honetan jantzi eta gaurkotu nahi duenarentzat.

Beharbada, liburuak ikaslearengan alaitasun-giroa eta konfidantza sortzeko bide emango digu, hizkuntzaren ikasprozesu luze eta zailean jardunbide ez-defentsiboak sortuz.